Guiding Light Irna Phillipsek sortutako telenobela estatubatuarra izan zen. NBC Radio eta CBS irratiek emititu zuten irratian 1937ko urtarrilaren 25etik 1956ko ekainaren 29ra, eta telebistan, 1952ko ekainaren 30etik 2009ko irailaren 18ra.[1] Guiness errekorra du, inoiz izan den serie dramatiko luzeena baita, 18.000 atal baino gehiagorekin.[2]